XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) beste Magdalena zirudin, eta zaleki esaten zion:
- Ene Jauna: nere pekatu guztiak azketsi zaizkidazula, eta zure Nekaldi Santuaren irabaziakatik eta zure Odolagatik zure maitasunera itzuli nazazula arren dagizut.

Biotz-biotzez maite ditudan zure aginduak onelaxe beteko ditut, zure laguntza gabe iñork ezin beteko ditu-ta.

Lagun zadazu ba Jaungoiko-Seme maite-maitatia, nere biotz guztiaz eta nere kemen guztiaz nik maite zaitut-eta.

Eta anai Joan Kristoren oñetan onela arrenka zegoala, entzuna izan zan, lengo goimaitasunaren garra berealaxe nabaitu zuan ota oso poztua ta atsegindua geratu zan.

Goi-emaitza ori berrarrtu zuala ezagutu zuanean, Kristo donetsiari, oñak zaleki laztanduaz eta muñ-egiñaz, eskarr ona agerrtzen asi zitzaion.

Eta gero arrpegiz-arrpegi begiratzeko jaiki zanean, Kristok bere esku dontsuak muñ-egiteko luzatu zizkion, eta anai Joan eskuai muñ-eginda gero Jesusen bularr-ondora orobat egiteko urreratu zan, eta onetan Jesusek laztantzea merezi izan zuan: eta laztantze ta muñ-emate anetan alako goi-atsonak (1) usai-gozodunak nabaitu zituan, munduko usairik gozoenak ustel-usaia emango zuten aien ondoan: eta anai Joan etzan poztua ta goi-argitua bakarrik geratu, usai gozo arek aboan illabete osoetan iraun zion; eta orrdutik biotzak aldatu, eta entzuten ziotenen animetan onura aundiak egiten zituzten itzak ateratzen ziran bere aotik, Kristoren Biotzetik eta Jaungoikoaren jakintzatik arrtuak bai-zituan.

Eta Kristok bere oñak ezarri zituan basoko bide-ziorretan usai gozo oiek eta goi-arrgiaren diztiadurak luzaro nabaitu zituan anai Joanek.